Oraindik gogoratzen naiz “Irakasle funtzioa” irakasgaiaren izena ikusi nuenean ez neukala ideiarik zertaz izango zen, nahiz eta izena bera esan. Hasieran nahiko galduta nengoen, ez nekien ezta ere zer zen portfolio batek, eta inoiz ez nuen blog bat egin. Klasean hasi ginen testuen eta bideoen inguruan ideiak ateratzen eta hausnartzen horiei buruz, nik oraindik ez nuen ondo ulertzen zertarako, baina dena nire ordenagailuan idazten nuen. Portfolioekin hasteko garaia iritsi zen eta, klasean jasotako ideiaz hasi nintzen hausnartzen, lehenengo bat gero bestea… eta horrela denak bukatu arte.
Orain behin sarrera guztiak bukatuta, “Irakasle funtzioa” irakasgaia ulertzen dut, ez bakarrik irakasgaia zer den, baizik eta zertarako balio duen ere. Irakasgai honek baliagarria izan zait, ulertzeko nola izan behar den irakasle batek edo etorkizun ez oso urrun batean nola izan beharko naiz ni. Irakasle baten zeregina zein den orain nahiko argi daukat, baina beti zerbait berri ikasi ahal da. Niretzat ikasi ditudan gauzetaz, garrantzitsuena da umeari askatasuna eman behar zaiola, beti pentsatu dut umearen gainean egon behar garela helduak garelako eta badaezpada umea kontrolatu behar genuela.
Landu ditugun testu eta bideo horiek lagundu didate hausnartzera zer nolako esku hartzea izan behar dugun irakasleok umeekin, edo hobeto esanda hainbeste esku hartzea ez dela hoberena, baizik eta umeak bere kabuz esperimentatzeko eta esploratzeko gaitasuna garatzeko oportunitatea eman. Umeari ezin diozu esan zer egin, ezta nola egin, ezin da behartu berarentzat naturala ez den egoera batera, umeak analizatu behar du bere kabuz.
Beste aldetik, jolasaren garrantziaz ohartu naiz, nire ikuspuntua jolasarekiko guztiz okertuta zegoen, uste nuen jolas momentuak bakarrik zeudela dibertitzeko eta listo. Orain badakit jolasa dibertsio hutsa baino gehiago dela, eta jolasean bizitzarako oinarrizkoak diren ezagutzak jasotzen dituztela umeek. Hori dela eta, nire ardura da irakasle bezala jolasa bultzatzea, baina jolasa librea. Jolasa librearen inguruan ere zertxobait ikasi dut, jolasa librean helduek ezin diete esan umeei nola jolastu behar duten edo zertara jolastu behar duten, hori ez dielako laguntzen, guztiz kontrakoa. Umeek behar dute jolasteko askatasuna, orduan irakasleen zeregina beraz da jolas espontaneoa bultzatzea, beraien kabuz deskubritzeko eta jakin-mina pizten dien gauzez ikasteko, horretarako helduek alde batera egon behar dira, helduen esku-hartzea ez delako beharrezkoa, ikasten dutenean bakarrik egiten dute.
Azkenik, teknografien inguruan ere zerbait esan dut. Niretzat teknografiak guztiz aberasgarriak eta interesgarriak izan ziren, elkarrizketak baino gehiago esango nuke.
Teknografiekin nire burua hobeto ezagutu nuen eta besteei ere. Erabilgarria izan zait ulertzeko zergatik erabaki nuen irakaslea izatea etorkizun batean. Teknografian aipatzen dudan bezala, nire haurtzaroa guztiz zoriontsua izan zen eta modu batean irakaslea izanez eta haurrekin egonez nire haurtzarora bueltatzeko oportunitatea izango dut. Gainera irakasle batek eman zidan zaplaztekoa aipatu nuen, eta hori da nik irakasle bezala egin ez nahi dudana ikasleekin, biolentzia ez delako beharrezkoa hezkuntzan, nik nire “granito” jarri nahi dut gauzak aldatzeko. Baina horretarako, karrera bukatu behar dut eta joan ikasten prozesu honetan.