martes, 9 de octubre de 2018

Imagine Elephants (bideo forum)

Hasteko, Tonuccik dio haurrak jolasteko eskubidea dutela, hezkuntza izateko eskubidea duten moduan, eta ezin diegula kendu eskubide hori. Beti uste da jolasa txorakeri bat dela, umeak egiten duten zerbait eta garrantzi handirik ez duena, horregatik umeak hazten diren heinean jolas denbora edo jostailuak hasten dira desagertzen zeren heldu izateko garaia iristen denez, jolasa albo batera utzi behar da. Hausnarketa honekin gustatuko litzaidake jolasaren inguruan oker dauden hainbat ideiak edo iritziak haustea.

Ez gara konturatzen haurrak jolasa behar dutela, eta jolasa ez dela dibertitzea bakarrik, jolasean esperimentatzen dutela, ikasten dutela, eta beraien ezagutzak handitzen dituztela, jolasa dibertsio hutsa baino gehiago da eta hori argi izan behar dugu jolasaren ikuskera oker horiek hausteko. Ikuskera oker horiek asko dira, adibidez; inposatzea edo erregulatzea jolasa. Batzuetan ikusten dugu irakasle edo guraso batzuk esaten umeei nola jolastu behar duten edo zertara jolastu behar duten baina hori ez die laguntzen, guztiz kontrakoa. Umeek behar dute jolasteko askatasuna, orduan irakasleen zeregina beraz da jolas espontaneoa bultzatzea, beraien kabuz deskubritzeko eta jakin-mina pizten dien gauzez ikasteko, horretarako helduek alde batera egon behar dira, helduen esku-hartzea ez delako beharrezkoa, ikasten dutenean bakarrik egiten dute.

Alde batetik, hezkuntzan jolasari ez zaio ia garrantzirik ematen, jolasa denbora eta energia galtzeko bidea bakarrik dela pentsatzen da eta normalean gurasoek nahi dutena da beraien semeak ikastea eta bakarrik liburuen bitartez ikasten dutela usten dutenez, beraien semeak esaten dutenean eskolan jolasten ari direla kezkatzen dira.

Jolasari ematen zaion denbora eskoletan bai dela kezkagarria, eta ez bakarrik denbora, leku eta material eskasak daude jolasteko. Pedagogia tradizionalak du errua zeren gutxitzen du jolasaren heziketa-balioa, jarduera ludikoak eta jolasa kontrol eza eta desordena esan nahi duelako eta hori ez dator bat diziplinan eta lanean oinarritutako metodologia horretan. Orduan nola ezin da jolastu eskolan edo ikas orduetan, guraso gehienek apuntatzen diete beraien semeei eskolaz kanpoko ekintzetara, eta horrela pentsatzen dute badaukatela denbora jolasteko eta ondo pasatzeko baina hori ez da jolasa. Ekintza horietan ez dute askatasunik beraien modura jolasteko, heldu batek dagoelako kontrolatzen eta lehen esan dudanez jolasa kontrolatzen bada, ez da jolasa. Orduan kontuan izanda umeek eskolan egoten direla ordu gehienek lanean eta gero joaten direla aktibitateak egitera, ez bada ingelesa, yudo edo futbola izango da... noiz izango dute denbora beraientzat? Nola ikasiko dute beraien kuriositateak zeintzuk diren? Beraien imajinazioa noiz garatuko da? Beraien identitate pertsonala noiz garatuko da? Horrela ezin da jarraitu, irakasleen zeregina eta erantzukizuna izan behar da ariketa ludikoagoak egitea, irakasleak jarduera ludikoen plangintzara zuzendu behar da, haurraren eremu guztien garapen-iturri baitira.

Umeek ez dute izango identitaterik zeren jolasteko edo ikertzeko oportunitateak eskasak direnez, lortuko dena da pertsona oso ondo prestatuak baino identitaterik gabe. Jolasean ikasten dute errespetua, adiskidetasuna, arauak… eta etorkizunean erabilgarriak izango diren hainbat balore, ikasgelan eserita eta irakasle bati entzuten ez dutenak ikasiko.

Nire ustez lehen umeak libreagoak ziren, denbora gehiago zuten beraientzat, jolasteko, huts egiteko, arriskatzeko... hazteko azken finean. Orain gurasoek beti daude gainean, umea ukiezina bezala tratatzen, kontu handiz... eta ez dut esan nahi hori gaizki dagoenik baino ez goi eta ez doi, adibidez lehen guraso batzuk ez zieten ezta kasurik egiten beraien semeei. Bilatu behar dena da tarteko puntua. Umeak zainduta egon behar dira baina ez gehiegi babestuta, horrela huts egiteko oportunitateak izango dute baina noski baietz segurtasunarekin.

Beste aldetik, jolasaren garrantzia behin ulertuta eta nola jolasterakoan umeek ikasten dutela aditzean, erreparatu behar diegu jostailuei, hau da, jolasteko materialari.
Normalean iragarkietan azaltzen diren jostailuak gero eta bitxiagoak dira, eta erosten direnean umeak azkar aspertzen dira. Hori gertatzen da zeren umeak ez dute nahi jostailu bitxiak edo horrelakoak, umeari interesatzen zaizkion jostailuak dira esanahi bat dutenak. Beraiek imajinazioaz baliatzen dira jostailu horri esanahi bat emateko, eta jostailu batek dena eginda badauka, ezin du imajinazioa landu eta aspergarria izaten da.

Jolasteko materialak denborarekin ere aldatu dira teknologiaren agerpenarekin, bideojokoak dira umeek gehien nahi dutena, eta ez diete kasurik egiten beste jostailuei. Guraso batzuk hauek erabiltzen dute haurrarekin ez jolasteko eta pentsatzen dute erabat ludikoak direla, baina haurrari ez badiogu ematen jarraibide batzuk edo erreminta batzuk jokoaren inguruan hausnartzeko, ez dute ezer ez ikasiko, eta orduan bai izan ahal dira kaltegarriak. Nik uste dut haurrarekin egoten bagara eta jarraibide batzuk ematen badiogu hausnartzeko adibidez zer egiten duen bideojokoaren protagonista, zer lortu nahi du, nola edo ahala azkenean erabilgarria izan daitekeela. Baina normalean haurrari ematen zaio mugikorra eta ez diete jaramonik egiten, eta hor dago arazoa.

Halaber, umeek non jolasten duten buruz hausnartzea ere komeni da, eta pentsatzen badugu jolasteko leku batean berehala datorkigu parkea geure burura. Uste dugu parkea dela jolasteko leku aproposena, baina leku horiek ez diete usten umeei askatasuna nahi dutena egiteko. Hainbat gauzaz baliatu ahal dira jolasteko hori egia da, baina menperatuta daude modu batean gauza horiekin. Ume bat agian nahi duena da naturan ikertzea, eta horretarako zelai bat nahikoa da, edo lagunekin korrika egitea eta hori herriko plazan egin ahal da, parkean nola edo ahala kontrolatuta daude espazio jakin batean eta gainera lehen esan dudanez helduek gainean egoten badira are gehiago.
Azkenik, umeari ulertzea ez da hain zaila, bakarrik gogoratu behar dugu gure haurtzaroa eta berehala ulertuko genuke haurren nahiak. Guk haurrak ginenean etxera iritzi nahi genuen jolasteko edo parkera joatea lagunekin jolasteko, ez joatea eskolara zeren bertan aspertzen ginen. Eta zergatik behin hori jakinda ez diegu umeei ulertzen edo saiatzen behintzat, zergatik eskolan jarraitzen dira aspertzen? Gizarte honetan ez delako haurrari kontuan hartzen, haurrak bakarrik dira etorkizunean izango diren helduek eta kito. Ondo prestatuta egon behar dira, eta hazi heinean banandu behar dira haurra bezala identifikatzen dien gauzetatik, jolasa barne. Zorionez pixkanaka pixkanaka haurraren ikuskera aldatuz doa eta haur-etapan haurrak garapen eta ikaskuntza egokia eskuratzea espero da, bizipen zoriontsu eta atseginen bitartez. Gainera gero eta gehiago sustatzen dira jolasaren metodologia berriak, erabat onuragarriak direnak haurrentzat.



sábado, 29 de septiembre de 2018

Emozioak (tertulia dialogikoa)


EMOCIONES, SENTIMIENTOS E IDENTIDAD PERSONAL Y PROFESIONAL

Irakasle izatea gaur egun asko gutxiesten da, pentsatzen delako lan erraza dela, ez badakizu zer egin horretara sartzen zarela… etab. Beti entzuten dira horrelako gauzak kalean edo zure lagunen artean. Baina oso okertuta daude, hau ez da lan erraza, eta seriotasunez hartu behar da zeren irakasle baten eskuetan dago ume askoren etorkizuna, medikua izango dena, presidentea, musikaria, biologoa, ingenieroa… Irakaslearen ardura da ume horiei balore batzuk irakastea, laguntzea beraien nortasuna eraikitzen eta etorkizun batean izango diren pertsona ezagutzen, bideratzea nahi dutena lortzeko... Irakasleak gizartean zeregin oso garrantzitsua dute, eta hori baloratu behar da.

Baina irakasleak onak izateko, ahalegin batzuk egin behar dute, emozioekin lotuta daudenak, eta azkenean irakasle identitatearekin zerikusia dutenak.

Honako esaldiak atentzioa deitu didate eta bakoitzaren hausnarketa txiki bat egin dut, azkenik ondorio bat ateratzeko.


“Es imposible separar la emoción de las demás actividades importantes de la vida” Emozioengandik ezin gara banandu, egunerokotasunean agertzen dira, gure bizitza emozioz beteta dago, tristura, alaitasuna, haserrea… gizakiok zori onez edo zori txarrez beti mugituko gara emozioen bitartez edo ondorioz. Eta hori noski baietz, lanean agerraraziko da, gainera beste gizakiekin lan egiten baduzu, adibidez umeak, ba are gehiago.


“La emoción forma parte de la cognición” Ezagutza lotuta dago emozioekin. Pertsona arrazional bat izateko biak egon behar dira.

“La salud emocional es crucial para una enseñanza eficaz durante toda la carrera profesional” Azkenean emozioak arrazoinamenduarekin lotuta daude eta orduan emozionalki ondo ez bagaude ezin dugu ikasi edo memoria ondo erabili eta hori gure lanbidean agertzen da.


“Las emociones son indispensables para la toma racional de decisiones” Hartzen ditugun erabakiak emozioz kutsatuta daude.

“Las emociones se controlan y se regulan -> garantizar el funcionamiento eficiente y eficaz” Emozioak kontrolatzen eta erregulatzen badakigu orduan ez dira arazo bat gure bizitzan, baino ezin da ondo irakatsi, harremanak izan haurrekin ez badakigu ondo kontrolatzen, adibidez haserre bazaude egun batean, ezin duzu klase eman haserre, azkenean hori transmitituko diezu haurrei, nire ustez egi behar dena da zure arazoak etxean utzi nahiz eta ez izan erraza eta noski zure emozioak edo sentimenduak jakitea nola kontrolatu, nola eraman, azkenean irakasle izatea ez da batere erraza, pertsonalki esfortzu handiak egin behar dituzu.

“Una visión de la naturaleza humana que ignore la fuerza de las emociones es tristemente miope” Emoziorik gabe jokatzea ez da batere ona, nahiz eta horrela pentsatu hainbat jende, zeren emozioak indar asko dute eta ondo erabiltzen badira oso onuragarriak izan dezakete, batez ere hezkuntzan non umeak denetatik ikasten dute, orduan eredu bezala badute pertsona bat bere emozioak dakiela nola kudeatu eta azaleratzen duela emozio positiboak erabat onuragarria izan ahal da umeentzako. Gainera emozioak baztertzea arriskutsua izan ahal da, enpatia falta izatera iritsi ahal da eta hori ez da komeni.

“Trabajo emocional necesario para estimular a un alumno sin interes” Ez da erraza ikasteko gogorik edo kuriositatea ez duen ikasle bati interesa piztea, horretarako irakaslea inplikatu behar da, eta hori emozionalki lan gogorra izan ahal da, nekea ere. Horregatik hain garrantzitsua da irakasleak inplikatzea ikasleekin, beraien gogoak berpizteko.

“Saber quien es uno, en qué circunstancias enseña y que influye en nuestra docencia es ESENCIAL para la práctica de una profesionalidad apasionada” Azkenean zeure burua ezagutzea, bizitzarako ezinbestekoa da, baina are gehiago lanean, nola erantzuten duzun egoera bakoitzean, nola hobetu ahal duzu… Noski ere, bakoitzak bere egoera pertsonala du, eta orduan hori nahita ez eragina du gure nortasunean, gure izakeran.. eta ezin da guztiz baztertu. Baina bai egin ahal dena da saiatu zure arazoak, kezkak etab.. alde batera utzi klasean sartzen zarenean, zure onena emateko.

“Enseñanza-> trabajo intenso que exige energía física, intelectual y emocional…
para mantener la pasión -> las emociones positivas deben superar a las negativas” Jendea pentsatzen du irakaslea izatea lan erraza dela, bakarik umeak zaintzea eta kito, baina egia da lan gogorra dela, esfortzua, gogoak eta grina presente egon behar direla egunero, emozioak positiboak izan behar direla eta horretarako negatiboak gainditu beharra dago baina, gizakiok normalean negatiboei kasu gehiago egiten diegu, horregatik ez da hain erraza.

“La identidad profesional de los docentes, están asociadas con la materia que enseñan, sus relaciones con los alumnos, sus papeles, y las conexiones entre estos y su vida fuera de la escuela”

2 identidades:
EMPRESARIAL:”eficientes”, “responsables”, aceptan la normativa impuesta Nire ustez identitate “enpresariala” ez da egokiena, ez dagoelako kreatibitaterik, ez irakasteko gogorik, bakarrik begiratzen da ea funtzionatzen duen eta listo, ikasleei alde batera uzten.
ACTIVISTA: “en beneficio del aprendizaje de los alumnos”. CREAR Identitate aktibista hoberena da, zeren kreatibitatea sustatzen du, ikasleari garrantzia ematen zaio eta ez hainbeste emaitzei, helburua da ikasleek gogoekin ikastea gauzak, eta ez gogorik gabe bakarrik nota bat ateratzeko edo.

Emozioak eta nola gestionatzen ditugun hauek, irakasle identitatearekin zerikusia zuzena du. Badirudi gizarte honetan emozioak alde batera uztea ondo dagoela, eta agerraraztea zure emozioak ez dela aproposa batez ere lanean, errobotak bezala jokatu behar dugula.
Baina emozioak zuzenki lotuta daude ezagutzarekin eta arrazoinamenduarekin, emoziorik gabe ezingo genuke pertsona arrazional bezala jokatu. Horregatik emozioak, batez ere positiboak kontuan hartu behar dira, irakasle on bat izateko, eta azkenean pertsona ona izateko.