miércoles, 14 de noviembre de 2018

Konfidantzaren pedagogia (bideo forum)


ZER DA KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

Lehenik eta behin, pedagogia mota honek zer den edo zertan oinarritzen den ezagutzea ezinbestekoa da hausnartzeko honen inguruan. Konfiantzaren pedagogiaren izena esaten duen bezala, umeak bere buruarengan, irakasleengan eta inguruarengan konfiantza izatea da, hori deta eta, umeak bere gaitasunak ahalik eta hoberen garatzeko ahalmena izango du.

Bideoan agertzen den ikastola, Arizmendi, pedagogia mota honek lantzen du, bai ikasleekin bai gurasoekin, hurrengo parrafotan azalduko ditut hainbat aspektu desberdinak baina denak konfiantzaren pedagogian oinarrituta daudenak.

FAMILIA ETA ESKOLA

Gurasoek klase batean
Arizmendin, beste eskoletan ez bezala, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta harremana sustatzen da, bientzat onuragarria da hori. Abiapuntu bezala hartuta edozein harremanetan konfiantza dela enborra, eta eskolan dauden harremanak konfiantzazkoak izan behar direla, horrela gurasoen eta irakasleen arteko elkarbizitza sustatzeko eta konfiantza giroa sortzeko. Gurasoek ematen duten informazioarekin lortu nahi dena da ezagutzea zer motatako motxila dakarren umeak, umea zelan datorrela jakiteko eta informazio horrekin ondo aukeratzeko ze estimulu behar dituzten haurrek eta erantzun egoki bat ematen. Haurraren datuak ez ezik ere gurasoak zailtasunak badituzte lagundu ahal izateko eta beraien seme-alabekin harremana hobe dezaten, horregatik familia eta eskolako harreman estu eta konfiantzazkoa izatea baliagarria da.

Familiak askotan laguntza behar du beraien umeei hezterako orduan, eta ikastola honek guraso eskolaren bidez irizpide garbiak izaten lagun diezaieke. Ezagutzak, norabideak eta jarraibideak ematen ditu guraso eskolak, segurtasuna ematen du eta seme-alabengan eragina onera.

Ikastolako eredua eta etxeko eredua elkartzen direnean (gurasoek ikastola barrura joaten dira umeak uzteko eta jasotzeko) umeak modu natural batean sartzen dira eskolara.

UMEA ESKOLAN

Atxikimendua baretuta eta segurua izanik, familia-giroan dagoela sentituta eta espazioak eta denborak ezagunak dituela, haurra prest dago esploratzeko, objektu baten arreta jarri eta bere baitan duena aztertzeko, modu horretan, ezagutzaren eta zientziaren mundura zabaltzeko ari da haurra prestatzen. Umea ez badago seguru , ez du disfrutatuko eta ez du esploratuko, eta hori lortu behar da.

Haurra bakoitzaren egoera emozionalaren arabera eta erritmoaren arabera testuinguru desberdinak eskaini behar dira eta haurrak aukeratu behar du zertara jolastu nahi duen adibidez plastilina, eraikuntza egurrekin, txoko lasaia ”imaginarium”, material desberdinekin esperimentatu…(txikienak) edo handien kasuan espazio bat psikomotrizitatea garatzeko eskailerekin etab.

Egoera edo reto desberdinak eskaintzen dira haurreei, gainditzeko posible diren retoak, batez ere beraien autoestimua lantzeko. Autoestimua norberaren buruari zaion estimua da. Askotan esan ohi da nork bere burua maite behar duela, baina norberak estimatzen duena maite du, estimatzen ez duena ez. Beraz estimatzen badut, maite izango dut neure burua. Haurrak autoestimua izan dezan, besteek bera baieztatzea eta baloratzea behar du. Motibazioa izan dezan haurrak, sentitu behar du egiten ari den horren bitartez arrakasta izango duela, gai sentitzen bada edozer egin dezake.
Arlo arkitektonikoa pedagogiaren zerbitzura egotea ere garrantzitsua da, kontuan izanda zientzia enpirikoek zer esaten duten haurraren esplorazioaren inguruan, nola esploratzen duten haurrek, espazioak zabalak, erakargarriak, kuriositateak pizten duenak eta espazio bat non haurrak berak mugak jartzen dituena eta ez alderantziz izan behar dira.

Txokoak ikasten jolasteko eta jolasten ikasteko balio dute.

IRAKASLEAREN ZEREGINA

Umeak bere gaitasun guztiak zabaldu ahal izateko bi gauza behar ditu: sortzeko askatasuna eta huts egiteko askatasuna eta horretarako hezitzaileen begirada behar da, begirada horren bidez, saiatzen lagunduko dio hezitzaileak haurrari, eta huts egiten duenean, kontsolatu egingo du, eta aurrera bidean jarri, tresnak eskainiz: letrak, zenbakiak… bizitzan aurrera egiteko baliagarriak direla erakutsiko dio hezitzaileak. Nolanahi ere, beldurra eragiten duen gauzetako bat berritasuna da. Irakaslearen egitekoa da erraza dela erakustea, eta egin beharrekoa zaila iruditzen bazaie, eskutik hartu eta posible dela ikustaraztea. Azkenik umeak barruko munduaz jabetzeko kontzientzia ere baduenez, ipuinak eta kontakizunak eskainiko dizkio, emozioez eta irudizko errealitateaz jabetzerik izan dezan. Hori da konfiantzaren pedagogia.

Ekintzetan sortzaile eta behatzaile dira irakasleak, horretarako behatzen ikasi izan behar dute. Hezitzailea etengabe erdigunean egon behar horretatik libratzen denez, hau da, irakaslearen esku-hartzea askoz gutxiagoa da, oinarrizko zeregin baterako aukera zabaltzen zaio, behatzeko aukera, alegia.


HAURRAREN HEZKUNTZA

Haurrak ikasterako orduan, lan proiektuak gauzarik garrantzitsuenetariko bat da konfiantzaren pedagogian: umeen interesetatik abiatzen dira euren motibazioa eta ikasteko grina pizteko. Horretarako kontutan izan behar da gai horren inguruan beraiek dakitena eta material desberdinak erabiltzea ere, horrela, helburu eta irizpide batzuk zehaztuz gaia osatzen dute. Ikasleak interesatzen zaion proiektuak egiten dira eta beste batzuetan irakasleak interesatzen zaizkion gaiei buruzkoak , baina denak komuntasunean dute haurra bere erritmoaren arabera aukeratzen duela parte hartzea edo ez.

Irakasterakoan garrantzitsua da irakaslea gustura egotea eta gustura egotea irakasten ari denarekin, orduan umeak ere bai gustura ikasiko du.
Gaur egungo zientziek esaten dute haurrarekin ezin dela edozer gauza egin haurra da gure arreta gune nagusia, bera da honen guztiaren adarra haurrek daukan ikasteko grina hori behar bezala asetzeko.

Haurren hezkuntzaren inguruan ere beste faktore batzuk lantzen dira ikastola honetan. Lehen indibidualki ikasten zuten orain berriz taldeka. Gainera, ikastolan txikienak nagusietatik ikasten dute eta nagusienak babesten diete txikiei.
Arizmendi ikastolan adinen arteko komunikazioan egiten ari dena oso interesgarria da
zeren haurraren hezkuntzan imitazioak oso eginkizun garrantzitsua du.
Elkarrekin lan egiterakoan handienak bere estruktura mentalak ordenatzen ditu txikiarenari irakatsiz eta lidergoa landuz, eta txikiak imitazioz ikasten du eta garapenean aurrera egiten du, hori dela eta, bata bestearengandik ikasten dute.
Hainbat balore lantzen dituzte horren ondorioz: kooperazioa, integrazioa, eta errespetua.





miércoles, 7 de noviembre de 2018

Bizilore eskola (tertulia dialogikoa)

Lehenik eta behin esan beharra daukat inoiz ez nuela entzun Bizilore eskola komunitateaz, eta irakurgai honekin gauza asko ikasi ditudala haurrei eta beraien ikaskuntza prozesuari buruz.
Hasteko, zer den jakitea eta ulertzea komeni da ikuspegi orokor bat izateko, Bizilore eskola komunitate berri bat da, eskola aktiboan oinarritzen dena. Eskola proiektu berri bat denez, ikerketak egiten ari dira oraindik.
Eskola mota honetan hezkuntza tradizionala baztertzen da, ikasleei eta beraien beharrei lehentasuna ematen, eta ez edukiak besterik gabe bereganatzeari. Ikaslea hezkuntzaren protagonista izan behar da, eta ez bakarrik objektu pasibo bat arauak eta jakintzak barneratzen dituena, irakasleak horrela protagonismo osoa izanez.
Irakasle baten figura, nola edo ahala lotzen dugu autoritate batekin, eta hori haurra berdina bezala tratatzearen printzipio oinarrizkoarekin talka egiten du, haurra berdina bezala tratatu nahi badugu, ezin da indartsuaren nagusitasuna ahularen aurrean inposatu. Horregatik kontzeptu berri bat azaldu egin da, bidelaguna. Bidelagunen funtzioa da haur bakoitzaren interes eta beharrak behatzea eta bere ardura da horien arabera ekintzak edo materialak eskaintzea. Bidelaguna laguntzen du eta bere presentzia eskaintzen du besterik gabe, ez du inolako autoritaterik inposatzen.

IKASLEARENGAN OINARRITUTAKO ESKOLA
Gero eta gehiago dira eskola eredu tradizionaletik urrun kokatzen diren zentroak. Seguraski konturatzen direnez ikasleek eskola eredu tradizional horietan ez daudela motibaturik ikastera eta eredu horrek ez duela inolako onik egiten ikasleengan, beste moduak bilatzen hasi dira.
Ikaslea izan behar dela hezkuntzaren protagonista, ikasleak motibatuta egoteko eta hauek benetan ikaskuntza prozesuan lorpenak izateko, ikusi behar dute beraien iritziak, beharrak, kezkak etab. garrantzia dutela, parte hartu ahal dutela azken finean.
Hezkuntza ez zuzentzaileak pertsonak hazi eta garatzeko duen funtzio aktiboa defendatzen du, gainera haurraren ekintza jakintzaren oinarritzat hartzen du.

ESKOLA AKTIBOAREN OINARRIAK
Ikaskuntza indibidualizatua eta autonomoa:
Haur bakoitza ezberdina denez bakoitzaren ezaugarriei erreparatu behar dute bidelagunek, ikaslea ezagutu behar dute. Ikasleak ez dira bakarrik klasera joaten diren pertsona horiek, bakoitzak motxila bat daramate beraien arazoekin, kezkekin, ingurunearekin, familiarekin… eta motxila hori ezagutu behar da zeren horren arabera da umea.
Irakaskuntza haurraren interes eta beharretara egokitzen denean, prozesua askoz ere aberasgarriagoa bilakatzen da. Hezkuntza moldatu behar da ikasleari eta ez ikaslea hezkuntzari.
Gainera ume bakoitzari behar duen denbora eman beharko zen, ume bakoitzak erritmo desberdinak dituelako, ez eskola tradizionalean bezala denak batera eta berdin ikasten duten moduan.
Jolasa:
Jolasaren bidez, eta bereziki jolas sinbolikoaren bidez, haurra barren-barreneko beharrekin eta ingurunearekin kontaktuan jartzen da. Horretarako, ezinbestekoa da modu librean, espontaneoan eta autorregulatuan jardutea, jolaste hutsaz gozatzea beste helbururik gabe. Tonuccik dioen moduan “Jolasten ez duen umea ez da haziko, ez da garatuko, ez du ikasiko”. Jolasa da gerora eraikiko dugun bizitzaren oinarria finkatzen duen jarduera nagusia”.
Jolasa librea izan behar da norbere garapen kognitibo eta sentsorio-motorrean aurrera egiteko balio duelako, eta librea izatea ez du esan nahi umeek ez daudela zainduta, behaketa bat dago, baina haurra izan behar da aukeratzen duena jolasa edo ekintza, bere jakin-mina pizten duen gauzetatik ikasteko, bere kabuz garatzeko.  
Ikaskuntza globalizatua:
Haurrak modu globalean ikasten du, kuriositatea pizten duen guztiak haren interesa sortzen du eta alderantziz, irakasleak interes horiek antzeman behar ditu, interesa eta motibazioa handia bada, orduan ikaste prozesua errazagoa izango da. Haur txikiak ingurunea bere zentzumenen bidez esploratu behar du eta bere burua objektuekin, pertsonekin eta fenomenoekin harremanean kokatuko du. Irakasleen ardura da, prozesu honetan laguntzea eta bideratzea umeari, baina ez da erreza jakitea edo antzematea haurrak behar duena, horregatik atentzioa jarri behar dugu antzemateko mugimenduaren bitartez erakusten dituzten gauza asko adibidez gatazkak, istiluak... hauek guztiak pistak ematen dizkigulako.
ESKOLA ETA FAMILIAREN ARTEKO ELKARLANA
Biziloren guztiak dira eskolaren funtsa edo bizkar-hezur eta guztien parte-hartzea ezinbestekoa da: familia, haurrak eta bidelagunak. Horregatik, guraso eta bidelagunen arteko konfiantza lantzen da, «haurrek ere ikusteko elkar zaintzen dutela eta ez dela harreman hotz bat». Sintonia bat bezala egon behar da esandako ikaskuntza elementu horien artean, bat ez badu funtzionatzen edo parte hartzen zaila egiten da prozesuan aurrera egitea. Familiek eskolan duten parte-hartzea, zuzena izateaz gain, konpromiso maila handikoa da. Inplikatzen dira, interesatzen dira beraien seme-alaben ikaskuntza prozesuan zer gertatzen den, eta laguntzen dute sinkronizazio bat egotera, zubi bat eta ez apurketa bat eskolan gertatzen denarekin eta etxean gertatzen denarekin.
Hezkuntza ekosistema bat da: familia, gizartea, kultura eta historiari lotuta dago eta hori eragina du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan.
NATURA:
Espazioen aukeraketan naturaren garrantziari erreparatzen diote, haurrek naturarekin harreman estua eta egunerokoa izan dadin. Natura izatea ikastetxearen parte komeni da, mundua hobeto ulertzeko eta hainbat alderdi lantzeko naturari esker, adibidez ekologiarekiko jarrera positiboa sustatzen da eta horrez gain emozioak, intuizioa, sentikortasuna, eta jakin-mina lantzen dira.

MATERIALAK:
Materialek ezin dute izan ez oso errazak, segituan aspertzen direlako, baina ezta oso zailak ere, frustrazioak eragiten dizkielako horrek. Materialak haurrari egokitua izan behar du eta ahal den neurrian, material ez egituratua erabiltzen saiatzen gara.

ONDORIOAK:
Umearen ongizatea bideratuta egon behar da eta berebiziko garrantzia izan behar du. Bizilore eskola aktiboan haurra ez da eskolan subjektu isolatu bat, bere inguruneko partaide bat baizik. Entzutea, irakasle funtzioan gauza garrantzitsuenetariko bat da, batzutan ez da erraza, baina funtsezkoa da.