Hasteko, Tonuccik dio haurrak jolasteko eskubidea dutela, hezkuntza izateko eskubidea duten moduan, eta ezin diegula kendu eskubide hori. Beti uste da jolasa txorakeri bat dela, umeak egiten duten zerbait eta garrantzi handirik ez duena, horregatik umeak hazten diren heinean jolas denbora edo jostailuak hasten dira desagertzen zeren heldu izateko garaia iristen denez, jolasa albo batera utzi behar da. Hausnarketa honekin gustatuko litzaidake jolasaren inguruan oker dauden hainbat ideiak edo iritziak haustea.
Ez gara konturatzen haurrak jolasa behar dutela, eta jolasa ez dela dibertitzea bakarrik, jolasean esperimentatzen dutela, ikasten dutela, eta beraien ezagutzak handitzen dituztela, jolasa dibertsio hutsa baino gehiago da eta hori argi izan behar dugu jolasaren ikuskera oker horiek hausteko. Ikuskera oker horiek asko dira, adibidez; inposatzea edo erregulatzea jolasa. Batzuetan ikusten dugu irakasle edo guraso batzuk esaten umeei nola jolastu behar duten edo zertara jolastu behar duten baina hori ez die laguntzen, guztiz kontrakoa. Umeek behar dute jolasteko askatasuna, orduan irakasleen zeregina beraz da jolas espontaneoa bultzatzea, beraien kabuz deskubritzeko eta jakin-mina pizten dien gauzez ikasteko, horretarako helduek alde batera egon behar dira, helduen esku-hartzea ez delako beharrezkoa, ikasten dutenean bakarrik egiten dute.
Alde batetik, hezkuntzan jolasari ez zaio ia garrantzirik ematen, jolasa denbora eta energia galtzeko bidea bakarrik dela pentsatzen da eta normalean gurasoek nahi dutena da beraien semeak ikastea eta bakarrik liburuen bitartez ikasten dutela usten dutenez, beraien semeak esaten dutenean eskolan jolasten ari direla kezkatzen dira.

Umeek ez dute izango identitaterik zeren jolasteko edo ikertzeko oportunitateak eskasak direnez, lortuko dena da pertsona oso ondo prestatuak baino identitaterik gabe. Jolasean ikasten dute errespetua, adiskidetasuna, arauak… eta etorkizunean erabilgarriak izango diren hainbat balore, ikasgelan eserita eta irakasle bati entzuten ez dutenak ikasiko.
Nire ustez lehen umeak libreagoak ziren, denbora gehiago zuten beraientzat, jolasteko, huts egiteko, arriskatzeko... hazteko azken finean. Orain gurasoek beti daude gainean, umea ukiezina bezala tratatzen, kontu handiz... eta ez dut esan nahi hori gaizki dagoenik baino ez goi eta ez doi, adibidez lehen guraso batzuk ez zieten ezta kasurik egiten beraien semeei. Bilatu behar dena da tarteko puntua. Umeak zainduta egon behar dira baina ez gehiegi babestuta, horrela huts egiteko oportunitateak izango dute baina noski baietz segurtasunarekin.

Beste aldetik, jolasaren garrantzia behin ulertuta eta nola jolasterakoan umeek ikasten dutela aditzean, erreparatu behar diegu jostailuei, hau da, jolasteko materialari.


Halaber, umeek non jolasten duten buruz hausnartzea ere komeni da, eta pentsatzen badugu jolasteko leku batean berehala datorkigu parkea geure burura. Uste dugu parkea dela jolasteko leku aproposena, baina leku horiek ez diete usten umeei askatasuna nahi dutena egiteko. Hainbat gauzaz baliatu ahal dira jolasteko hori egia da, baina menperatuta daude modu batean gauza horiekin. Ume bat agian nahi duena da naturan ikertzea, eta horretarako zelai bat nahikoa da, edo lagunekin korrika egitea eta hori herriko plazan egin ahal da, parkean nola edo ahala kontrolatuta daude espazio jakin batean eta gainera lehen esan dudanez helduek gainean egoten badira are gehiago.
Azkenik, umeari ulertzea ez da hain zaila, bakarrik gogoratu behar dugu gure haurtzaroa eta berehala ulertuko genuke haurren nahiak. Guk haurrak ginenean etxera iritzi nahi genuen jolasteko edo parkera joatea lagunekin jolasteko, ez joatea eskolara zeren bertan aspertzen ginen. Eta zergatik behin hori jakinda ez diegu umeei ulertzen edo saiatzen behintzat, zergatik eskolan jarraitzen dira aspertzen? Gizarte honetan ez delako haurrari kontuan hartzen, haurrak bakarrik dira etorkizunean izango diren helduek eta kito. Ondo prestatuta egon behar dira, eta hazi heinean banandu behar dira haurra bezala identifikatzen dien gauzetatik, jolasa barne. Zorionez pixkanaka pixkanaka haurraren ikuskera aldatuz doa eta haur-etapan haurrak garapen eta ikaskuntza egokia eskuratzea espero da, bizipen zoriontsu eta atseginen bitartez. Gainera gero eta gehiago sustatzen dira jolasaren metodologia berriak, erabat onuragarriak direnak haurrentzat.