EMOCIONES, SENTIMIENTOS E IDENTIDAD PERSONAL Y PROFESIONAL
Irakasle izatea gaur egun asko gutxiesten da, pentsatzen delako lan erraza dela, ez badakizu zer egin horretara sartzen zarela… etab. Beti entzuten dira horrelako gauzak kalean edo zure lagunen artean. Baina oso okertuta daude, hau ez da lan erraza, eta seriotasunez hartu behar da zeren irakasle baten eskuetan dago ume askoren etorkizuna, medikua izango dena, presidentea, musikaria, biologoa, ingenieroa… Irakaslearen ardura da ume horiei balore batzuk irakastea, laguntzea beraien nortasuna eraikitzen eta etorkizun batean izango diren pertsona ezagutzen, bideratzea nahi dutena lortzeko... Irakasleak gizartean zeregin oso garrantzitsua dute, eta hori baloratu behar da.
Baina irakasleak onak izateko, ahalegin batzuk egin behar dute, emozioekin lotuta daudenak, eta azkenean irakasle identitatearekin zerikusia dutenak.
Honako esaldiak atentzioa deitu didate eta bakoitzaren hausnarketa txiki bat egin dut, azkenik ondorio bat ateratzeko.
“Es imposible separar la emoción de las demás actividades importantes de la vida” Emozioengandik ezin gara banandu, egunerokotasunean agertzen dira, gure bizitza emozioz beteta dago, tristura, alaitasuna, haserrea… gizakiok zori onez edo zori txarrez beti mugituko gara emozioen bitartez edo ondorioz. Eta hori noski baietz, lanean agerraraziko da, gainera beste gizakiekin lan egiten baduzu, adibidez umeak, ba are gehiago.
“La emoción forma parte de la cognición” Ezagutza lotuta dago emozioekin. Pertsona arrazional bat izateko biak egon behar dira.
“La salud emocional es crucial para una enseñanza eficaz durante toda la carrera profesional” Azkenean emozioak arrazoinamenduarekin lotuta daude eta orduan emozionalki ondo ez bagaude ezin dugu ikasi edo memoria ondo erabili eta hori gure lanbidean agertzen da.
“Las emociones son indispensables para la toma racional de decisiones” Hartzen ditugun erabakiak emozioz kutsatuta daude.
“Las emociones se controlan y se regulan -> garantizar el funcionamiento eficiente y eficaz” Emozioak kontrolatzen eta erregulatzen badakigu orduan ez dira arazo bat gure bizitzan, baino ezin da ondo irakatsi, harremanak izan haurrekin ez badakigu ondo kontrolatzen, adibidez haserre bazaude egun batean, ezin duzu klase eman haserre, azkenean hori transmitituko diezu haurrei, nire ustez egi behar dena da zure arazoak etxean utzi nahiz eta ez izan erraza eta noski zure emozioak edo sentimenduak jakitea nola kontrolatu, nola eraman, azkenean irakasle izatea ez da batere erraza, pertsonalki esfortzu handiak egin behar dituzu.
“Una visión de la naturaleza humana que ignore la fuerza de las emociones es tristemente miope” Emoziorik gabe jokatzea ez da batere ona, nahiz eta horrela pentsatu hainbat jende, zeren emozioak indar asko dute eta ondo erabiltzen badira oso onuragarriak izan dezakete, batez ere hezkuntzan non umeak denetatik ikasten dute, orduan eredu bezala badute pertsona bat bere emozioak dakiela nola kudeatu eta azaleratzen duela emozio positiboak erabat onuragarria izan ahal da umeentzako. Gainera emozioak baztertzea arriskutsua izan ahal da, enpatia falta izatera iritsi ahal da eta hori ez da komeni.
“Trabajo emocional necesario para estimular a un alumno sin interes” Ez da erraza ikasteko gogorik edo kuriositatea ez duen ikasle bati interesa piztea, horretarako irakaslea inplikatu behar da, eta hori emozionalki lan gogorra izan ahal da, nekea ere. Horregatik hain garrantzitsua da irakasleak inplikatzea ikasleekin, beraien gogoak berpizteko.
“Saber quien es uno, en qué circunstancias enseña y que influye en nuestra docencia es ESENCIAL para la práctica de una profesionalidad apasionada” Azkenean zeure burua ezagutzea, bizitzarako ezinbestekoa da, baina are gehiago lanean, nola erantzuten duzun egoera bakoitzean, nola hobetu ahal duzu… Noski ere, bakoitzak bere egoera pertsonala du, eta orduan hori nahita ez eragina du gure nortasunean, gure izakeran.. eta ezin da guztiz baztertu. Baina bai egin ahal dena da saiatu zure arazoak, kezkak etab.. alde batera utzi klasean sartzen zarenean, zure onena emateko.
“Enseñanza-> trabajo intenso que exige energía física, intelectual y emocional…
para mantener la pasión -> las emociones positivas deben superar a las negativas” Jendea pentsatzen du irakaslea izatea lan erraza dela, bakarik umeak zaintzea eta kito, baina egia da lan gogorra dela, esfortzua, gogoak eta grina presente egon behar direla egunero, emozioak positiboak izan behar direla eta horretarako negatiboak gainditu beharra dago baina, gizakiok normalean negatiboei kasu gehiago egiten diegu, horregatik ez da hain erraza.
“La identidad profesional de los docentes, están asociadas con la materia que enseñan, sus relaciones con los alumnos, sus papeles, y las conexiones entre estos y su vida fuera de la escuela”
2 identidades:
EMPRESARIAL:”eficientes”, “responsables”, aceptan la normativa impuesta Nire ustez identitate “enpresariala” ez da egokiena, ez dagoelako kreatibitaterik, ez irakasteko gogorik, bakarrik begiratzen da ea funtzionatzen duen eta listo, ikasleei alde batera uzten.
ACTIVISTA: “en beneficio del aprendizaje de los alumnos”. CREAR Identitate aktibista hoberena da, zeren kreatibitatea sustatzen du, ikasleari garrantzia ematen zaio eta ez hainbeste emaitzei, helburua da ikasleek gogoekin ikastea gauzak, eta ez gogorik gabe bakarrik nota bat ateratzeko edo.
Emozioak eta nola gestionatzen ditugun hauek, irakasle identitatearekin zerikusia zuzena du. Badirudi gizarte honetan emozioak alde batera uztea ondo dagoela, eta agerraraztea zure emozioak ez dela aproposa batez ere lanean, errobotak bezala jokatu behar dugula.
Baina emozioak zuzenki lotuta daude ezagutzarekin eta arrazoinamenduarekin, emoziorik gabe ezingo genuke pertsona arrazional bezala jokatu. Horregatik emozioak, batez ere positiboak kontuan hartu behar dira, irakasle on bat izateko, eta azkenean pertsona ona izateko.